Edukira joan

Deustuko Unibertsitateko liburutegia

Koordenatuak: 43°16′06″N 2°56′14″W / 43.268418°N 2.937158°W / 43.268418; -2.937158
Wikipedia, Entziklopedia askea
Deustuko Unibertsitateko liburutegia (IIBZ)
Deustuko Unibertsitatea
Eraikinaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′06″N 2°56′14″W / 43.268418°N 2.937158°W / 43.268418; -2.937158
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2009ko urtarrilaren 27a
JabeaDeustuko Unibertsitatea
Arkitektura
ArkitektoaRafael Moneo
Kontaktua
Helbideac/ Ramón Rubial, 1, Campus de Bilbao
E-postamailto:biblioteca@deusto.es
Telefonoatel:+34-944-64-48-10
Webgune ofiziala

Deustuko Unibertsitateko liburutegia, baita ere Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IIBZ) izenez ezaguna, Deustuko Unibertsitatearen zerbitzu eta eraikina da, Bizkaiko Bilbo hiriburuan dago.

Abandoibarra auzoko Ramon Rubial kalearen 1. zenbakian dago, Guggenheim Museoaren eta Euskalduna jauregiaren artean, Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoaren ondoan (Alvaro Siza arkitektoarena).

Rafael Moneo arkitektoak eginiko proiektua da eta 2009ko urtarrilaren 27an inauguratu zen.

Eraikinak bost solairu ditu kaleko mailatik gora, eta beste bost kaleko mailatik behera. Deustuko Unibertsitatearen eraikin nagusiekin, Ibaizabalen beste aldean, Pedro Arrupe zubiarekin lotzen da.

Liburutegi berria Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa izateko pentsatuta dago, etengabeko prestakuntzarako eta unibertsitate eta kultura topagune izateko, oraina gogoan izanik eta etorkizunari begira, Deustuko Unibertsitate Elkarteak, mundu guztiko irakasle eta ikertzaileek, eta erakunde eta enpresek izan ditzaketen informazioko baliabideen beharrizanetara sartu ahal izateko[1].

Deustuko Unibertsitateko Liburutegia 1886an sortu zen, eta ia 1.000.000 bolumen eta 10.000 aldizkako argitalpen baino gehiago ditu[2].

Sarrera.

Zuzenean hartzeko liburuak:

  • Monografiak: argitalpen berriek eta karreretan agindutako bibliografiak osatzen dute.
  • Aldizkako argitalpenak: gaur egun jasotzen diren aldizkako argitalpenen azken urteetako aleak dira.
  • Erreferentziako bilduma: erreferentziako lanak (entziklopediak, hiztegiak...), irakurgeletan eta Erreferentzia Gelan daudenak, eta eguneratutako lanak irakurgeletan.
  • e-Baliabideak: datu baseak, aldizkari elektronikoak, aldizkari ofizialak, eskura dauden baliabideak.
  • Mediateka.

Biltegiko bilduma:

  • Monografiak eta atzera begirako aldizkako argitalpenak.
  • Dozimoteka.

Ondare Bibliografikoa: Antzinako Funtsa eta Historikoa:

  • Inkunableak.
  • 1830 baino lehen inprimatutakoak (Antzinako Funtsa).
  • 1831-1900 bitartean inprimatutako liburuak (funts historikoa); 1831-1939 bitartean inprimatuak (euskal funts historikoa).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Liburutegi berria. .
  2. Bildumak. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo